XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKO-HERRIAREN OTOITZA

244. Hitzaren liturgia eta fede-aitormena egin ondoren, Jainko-herriaren otoitza egiten da, honelatsu:

Senideok: Egin diezaiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere Semearengan maitasunez eta errukiz bete gaituenari. Aurkez diezazkiogun, uste osoz, geure beharrak eta gizon-emakume guztienak.

- Jesukristoren Bihotzetik sortua den eta Haren Odoletik etengabe indarberritzen doan Elizaren alde, eska diezaiogun Jaunari.

- Anaitasunean eta elkarrenganako maitasunean bizitzera deituak izan diren munduko gizon eta emakume guztien alde, eska diezaiogun Jaunari.

- Oinaze eta larritasunean, edota bakarrik eta lagunik gabe aurkitzen diren gure senide guztien alde, eska diezaiogun Jaunari.

- Jesus ezagutu ez dutenen edota ezagutu ondoren alde batera utzi dutenen alde, eska diezaiogun Jaunari.

- Bere maitasunaren ezaugarri izatera deitu eta elkarte honetan bildu gaituenon alde, eska diezaiogun Jaunari.

Jainko Aita, zure Seme Jesusengan
zeure errukia agertu diguzu;
entzun gure eskariak
eta bete ezazu mundu osoa zeure maitasunaren ontasunez.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

R/. Amen.